Kaixo familiak!
Aurten ere lehen hiruhilabetean gela irekietan hasi ginen. Lehenengo aste horietako argazkitxo batzuk partekatzen dizkizuegu. Aurrerago proposamen eta irudi gehiago jasoko dituzue. Espero dugu guk bezainbeste disfrutatzea!
Kaixo familiak!
Aurten ere lehen hiruhilabetean gela irekietan hasi ginen. Lehenengo aste horietako argazkitxo batzuk partekatzen dizkizuegu. Aurrerago proposamen eta irudi gehiago jasoko dituzue. Espero dugu guk bezainbeste disfrutatzea!
KAIXO FAMILIAK!
Udaberriaren hasierarekin batera, apirilaren 7 eta 8an Astitzera joan ginen kanpaldira. Ekintza pila bat egin genituen bertan: menditik paseotxoa, ipuin kontalaria, jolas desberdinak, diskoteka... eta garrantzitsuena, etxetik kanpo lo egin genuen. Eta guzti hori eguraldi bikainarekin gozatuz.
Bizitako guztia zuekin elkarbanatzeko bideo hau prestatu dugu.
OSO ONGI PASA GENUEN!
Kaixo familiak:
Ikasturte berria hasi dugu, pozik!! Irailaren 23tik 27ra euskararen astea ospatu genuen eskolan eta aste horretako asteartean, 4 eta 5 urteko neska-mutilak, euskal jolasetan aritu ginen patioan. Ostiralean asteari amaiera eman genion Eguzki plazan denek elkarrekin!!
OSO ONGI PASATU GENUEN!!!
Martxoan Olloko baserri eskolako animaliak ikusten eta hauen zaintza eta errespetua lantzen aritu gara.
Kaixo!
Bideotxo bat jaso dugu euskaraz hitz egitera animatzeko. Mila esker Pirritx, Porrotx eta Marimotots!
Ekin diogu guk ere euskaraz hitz egiteko ahaleginari. Horretarako, gelan konpromisorako aho bizi eta belarri presten dominak egin ditugu.
Kaixo familiak! Aurten ere lehen hiruhilabetean gela irekietan hasi ginen. Lehenengo aste horietako argazkitxo batzuk partekatzen dizkizueg...